2010/02/07

2.Part I. Apirilak 4. "Dia de autos"

Ez dugu arazorik izan trafikoarekin, eta di-da batetan ailegatu gara aireportura. Estreinakoz on-line bidezko check-ina egin dugu eta zuzenean enbarkera sartu gea. Ez da arazorik izan ekipajeekin (beno bai, nire pilak arraro egin zaizkie segurtasunekoei) eta finkatutako ordurako martxan ginen. Atzeko atetik sartu gea eta 26. lerroan eseri, ezkerreko aldean.

Erdi lo geundela, trenerako txartelak saltzen zituen tipoa pasa da, eta atzera buelta egitea lortu deu bi txartel erosteko. 25€ kobratu dizkigu joan etorriko txartel bakoitzeko. Ondoren konprobatu ahal izan dugu txartela tren geltokian 28.80 libra balio zituela. Negozio ona egin dugu beraz. Gure ondoan zihoan mutikoa hizketan hasi zaigu. Lagun bati bixita egitea zihoala esan digu donostiarrak. Beraz, kontu kontari aritu gara eta justu ordu eta erdi betetakoan iritsi da abioia Stanstedera. "UK border" horretan kola egin deu, betiko lez, eta gero Josebari (hala deitzen baitzen mutikoa, beno mutikoa, 24 urte!!) maleta jasotzen lagundu, piti bat erre, eta zentrora elkarrekin joatea erabaki deu.

Stansted Expressa 17tan hartu, eta 46 minutu beranduago Liverpool Stationen geunden alkahuesak eta trufak ederki asko janda. Liverpool St.en metroen konbinazioak begiratu eta Victoria Line hartzea hobe zetorkigula ikusi dugu, baita Josebari ere, bide horretan joan behar duelako. Izan ere, Josebak lagunaren laneko helbidea eta jatetxearen izena besterik ez zituen, Brindisa tapas bar Exhibition Roaden; geltoki bereko leihatilan zein metro geltokian jaitsi behar duen galdetu eta South Kensigton geltokian jaistea komeni zaiola esan diote. Txartelak makinan erosi (egun osoko txartela 6,45 libra) eta martxan. Azkenean, zein ordu zen kontutan izanda, aurretik gure hoteletik pasako ginela, eta ondoren Josebarekin Brindisa bilatzera joango ginela erabaki deu. Egia aitortzearren, Joseba ez da ondoegi moldatzen ez Londonen ezta metroan ere, hortaz lagunaren bila lagunduko geniola agindu diogu.

Arriva hoteletik pasa gea ba, eta harrerako hindiak ea bi edo hiru ote ginen galdetu digu. Guk bi besterik ez ginela, eta Joseba lagun bat zela esan. Gelara igo, komunetik pasa, motxilak laga, eta bost minututan berriz ere behean ginen. Ordurako Josebak lagunak egin zituen harrerako bi hindiak. Qué tío. King´s Crossera itzuli gea, metroa berriz hartu, eta South Kensingtonen jaitsita, berehala topatu deu Exhibition Road, eta bertan, Brindisa.

Bertan tapak, eta orohar, espainiar jakiak ematen dituzte, nahiz eta dekorazio aldetik eta abar nahiko sobrioa den. Iñigo ezagutu deu orduan. Ordurako, metrotik jatetxerako bidean, Josebaren ama irakaslea zela eta Iraitzek kasualitatez, praktikak harekin egin zituela jakin deu. Zein txikia den mundua e!

Birra jarra handi bat hartu deu, papa bizi batzuekin. Josebak Iñigori bere aitak nagusiarentzako etxean eginiko patxaran botila eman dio. Papak eta birra free portzierto.

Hirukotea laukote bihurtuta, Picadillyra joan gea; hauek gau batetan lo eitteko lekua topatu behar dute, Iñigoren etxean pisu-kidearen senideak baitaude gaur lotan. Gu haiekin joan gea. Backpackers baten galdetu dute, eta no vacancy, Soho eta Chinatown inguruan deus topatu ez. Pote bat hartu deu giro majoko toki batetan. Kriston neska katxarroak pasatzen ikusi ditugu leihoko kristal paretik…Picadilly aldera itzuli, eta hauek lo eitteko toki bila joan behar zutela eta, guk gure lana amaitu dela erabaki, eta agurtu ditugu.

Leicester Square, Trafalgar Square eta Downing Street zeharkatu ditugu, Parlamentua eta Big Ben-a ikusi, eta azkenean Buckingham Palacera ailegatu gara. Gau iluna dagoeneko; enkantua galtzen du horrela. Ez da ia jenderik ikusten kalean, eta trafiko ere urria da inguru honetan. Mexikoko banderak dauzkate zintzilik Erresuma Batukoarekin batera atariko plazako faroletan.

Konturatzerako berandu egin zaigu. 12ak baino lehen metroa hartu beharra daukagu, alde batetik zerbitzua murriztu egiten delako, eta bestetik txartelak bere balioa galtzen duelako. Hortaz, parke bat zeharkatu dugu jauregi inguruan eta Green Park metro geltokia topatu dugu; berehala King´s Crossen ginen.

Zeozer jateko asmotan, KFC, McDonalds eta antzekoetan begiratu deu. Azkenean take away batetan kebab pare bat hartu, frites batzuk eta Fanta bana, eta hotelera eraman ditugu bertan jateko asmoz. 11,60 libra pagatu ditugu guztira. Gelan bertan afaldu dugu hortaz, nahiz eta oso oso oso pikante zegoen janaria. Idazten hasi naiz afal ondoren, eta nahiko nekatuta, lo ari naiz geratzen. Bihar abioia irten baino bi ordu lehenago egon beharko genuke aireportuan. Hortaz, gabon.


No hay comentarios:

Publicar un comentario