2010/02/08

3. Part II, Apirilak 5. Aireportura safaria.

Gauean zehar hainbatetan esnatu, egarriz (jantzazu pikantea berriz!), eta 8:30tan punttuan Iraitzen telefonoko iratzargailuaren zalaparta hasi da. Ni izan naiz lehena dutxara joaten. Denboraz pixka bat larri gabiltza, egia esan zorigaitza litzateke iaz bezalako esperientzia izatea, abioia juxtu-juxtu harrapatzea alegia. Iraitz ni baino azkarragoa izan da dutxan, eskerrak. Gosaltzera jaitsi gea, eta kriston kola zegoela ikusita alde egin dugu. Zorionez kola zegoen, eta hala diot ze horrela ez dugu arazorik izanen orduarekin, aireportuan sobratutako librekin gosalduko dugu eta kitto. Gelara igo gea hortaz, gauzak hartu eta check-outa egin deu. Agur 56. gela.

Eguraldi ederra daukagu gaurkoan ere. Atzo oso arratsalde majoa izan genuen Londonen, nahiz eta gaua fresko samar izan. Hala ere, neskak gauez, nola ez, soineko motzekin eta takoiekin. Hare Krishnak ikusi genituen Picadilly inguruan, nola ez, haien zalaparta jasangaitzekin; espainiarrak, asko ere. Animazioa kaleetan…Baina harira. King´s Cross St. Pancrasen metroa hartu, 4 libra txartel single bat, eta lau geltoki harago, Liverpool Station.

9:38ak dira eta 9:40tan 7. nasako trena abiatzen da Stansted aldera. Horixe hartu dugu ba.

No hay comentarios:

Publicar un comentario