2011/01/03

Otsaila….2009. Kuba.

Hilak 3.

Lehen zatia.

Ez nuen edonola joateko asmorik. Azken urtetan koadrilan eginiko irteerak oso majoak izan badira ere, Kubara joateko ez nuen uste aukerarik onena zenik. Horregatik, A-ren urte sabatikoa zela eta, aukerarik onena harekin joatea; esperientzia handia du gainera.

Abenduan ezin, ezta urtarrilean ere; otsailean beharko ba. Ditxo y hetxo. Bidai agentziatik pasa eta aukera majoa eskaini digute: Hegaldia 600€tan, Santiagora iritsi eta Habanatik itzuli. 17 egun. Ezin ezetzik esan.

Agentzian egin digute kudeaketa guztia; dena dela, honatx bidai agentzien mobida nolakoa den ikusteko adibide bat:

Santiagon bi gau egiteko asmoa dugunez, bertan hotela bat hartzeko esan diogu, zentroan ahal izanez gero. Hark, zentroan Casagranda eta hain zentriko ez zegoen “Las Americas” gomendatu dizkigu; Casagrandan, 100€ gaueko, eta bestean 64€. Etxera joan, interneten begiratzen hasi, eta Casagrandan bi gauak gela bikoitzean 108€, eta “Las Americas”en, 74€…Hurrengo egunean agentziakoari esan, eta berak haiek lan egiten duten maioristaren prezioak direla…Halako kontuak, al loro.

Fakturatzeko poltsa bakarra eraman dugu, bertan uzteko gauzekin; PCrako cd-rom/grabatzaileak, botikak, boligrafoak…eta azkenean han lagako ditugun xaboi zein hortzetakoak. Bestalde, arropa aldetik, gauza gutxi; atzera eta aurrera mugitzeko asmoz bagabiltza, ahalik eta gutxien; bertan garbituko dugu.

Trena 7:44tan hartu dut. Lehenengo bagoian A-rekin topo egin dut. Donostian ordu erdi baino gehiago itxaron dugu Altaria azaldu den arte. Oso jende gutxi goaz. Beharbada hurrengo geltokietan igoko dira…Tolosan geratu, Zumarragan, Gasteizen…hau ez da aurrekoa lez Iruñeatik joaten. Miranda, Burgos, Valladolid, Segovia…eta Mandril Chamartin 14:00tan.

Taxi bat hartu dugu zuzenean. Nahiko kaotikoa taxien asuntoa, baina beno. Tipa bat egokitu zaigu, Avilako herri batekoa. Hotza dago kalean, eta bere ustetan, elurra botako du. Aurreko eguneko elurteaz aritu zaigu berbetan, bere koinatua bete-bete harrapatu zuela esanez.

Iritsi gara ba 1 terminalera. Leihatilak azkar topatu ditugun arren, fakturazioa oso poliki joan da. Egin dugu, eta kontrola arazorik gabe pasa dugu. A gunera joan gara orduan, jatekorik ote dagoen ikustera…eta topatu duguna, itxita aurkitu dugu. Komunetik pasa eta B gunerarte joan behar izan dugu; bertan sandwitx bat, bokata, ur bi eta kafea hartu ditugu (13€). 16:30ak aldera, A4 aterantz abiatu, eta abioiari argazkia aterata (Cubanako Ilyushin errusiar bat), igo eta gure tokian eseri gara.

Azken aurreneko filan egokitu zaigu, eta tipa batek ea leihoan utziko ote nion, eta baietz, arazorik gabe. Hobe datorkit pasilloan gainera, hankentzat tarte handiagoa baitago. Uruguayko hegaldiko abioiarekin alderatuta, altuagoa dirudi, trasteak gordetzeko konpartimenduak altuagoak dira, eta erdiko filakoak ez dira existitzen. Janariko bandeja bi zatitan tolestuta dago; airea, norberak berea dauka.

José Ignacio komandanteak irten eta bi ordutara turbulentziak izango ditugula, afaria, abioia egonkortzen denean emango digutela, eta iritsi baino hiru ordu lehenago zizka-mizka bat eman behar digutela esan digu. Abioian goazenetatik gehienak kubatarrak dira, espainolak ere badira, noski, baina talde berezi bat antzeman dugu. Kirolari itxurako jende nahiko heldua. Irakurtzen ari ziren aldizkari bati esker, poloniarrak direla ikusi dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario