2011/01/03

Seigarren zatia

Kuarteleko irteeran kartulinak ikusten ari ginela, jende andana sartu da, eta momentu batez, arduradunak alde egin behar izan du haien kargu egiteko eta tenderetea zaintzeko eskatu digu. Kuriosoa.



Kuarteletik irten, eta Garzón hiribidean behera, Marte plaza, Heredia kalea igaro eta Casagranda hotelera iritsi gara, Cespedes plazan. Kartulina gehiago erosi bertan, eta goialdeko terrazara igo gara. Bertan denak giriak, zerbitzariak kenduta. Limonada pare bat eskatu ditugu kartulinak betetzen ditugun bitartean hartzeko. Haizetsu hemen goian. Katedralaren eta Diego Velazquez etxearen ikuspegi majoa. Handik jaitsi gara eta bazkaltzeko toki bila hasi gara. Emilio Bacardi museo paretik igaro eta Dolores plazako jatetxe batetan sartu gara. Hutsik dago, ez dago beste bezerorik; ondo jan dugu baina. Babarrun zopa atera digute, plater konbinatua ondoren (arroza, entsalada, papa frijituak eta oilaskoa nik, txerria A-k) eta amaitzeko kafea. Guztira, 14CUC. Irten eta zentrora joan gara berriz.

Goian Cespedes plaza; behean ere, Casagrandatik ikusia


Emilio Bacardi museoa goian

Turismo bulegoan Santo Domingoko kontuaz galdetu, eta ea autobusik ote zegoen 9takoa eta 15takoaz aparte. Bayamoko turismo bulegoko telefono zenbaki bat eman digute, eta azkenean lokutorio bat topatu dugu. Bayamoko kontua erdi lotuta utzi, eta etxera deitzeko aprobetxatu dugu. Berehala moztu da txartelean diru gutxi geratzen zelako. Lokutoriotik irten, eta Diego Velazquez etxean muturra sartu dugu. 16:45ak direla ikusita eta bisitarako beranduegi dela konturatu eta irten garenean, tipo bat gerturatu zaigu eta “kaixo zer moduz?” esan digu. Tipoak, nola ez, harekin joatea nahi zuen. Guk kasu handirik egiten ez geniola ikusita, “Las Americas” hotelean geundela bazekiela esan digu, baita bihar alde egiteko asmoa dugula ere. Kaskabiloak ukitu dizkit horrekin eta ea nor zen guzti hori jakiteko eta portzulo hartzea bidali dut. Moskeo galanta hartuta, bertatik alde egin dugu.

Santiagoko katedrala goian

Zine baten errotulua ikusi, gerturatu, eta tipo batek, ingelesez, John Lennonen antza nuela esan dit. Nik John Lennon hilik zegoela erantzun, eta azkenean, Nino Bravo eta Rocio Jurado gustuko dituela aitortu digu; guk rock-a nahiago dugula, eta azkenean ea nongoak ginen eta halako kontuekin aritu gara. Tipo honek ikusteko toki batzuk proposatu dizkigu, baina ez zuen gurekin etorri nahi; arraroa. Agurtu, geldirik zegoen kamioi baten ispiluarekin hostia bat hartu du, eta kalean behera galdu da. Guk gurean jarraitu, kale kantoi batetan geratu eraikin bati argazkia botatzeko, eta tipo zahar batek Bin Laden deitu eta nik ondo fijatzeko, betaurrekoak nituela, barre batzuk bota eta beste bat etorri zaigu: Elegante, gominakin, Bergaran ibilitako “Mikel” tartaja. Txapa bota digu horrek ere, eta azkenean Velazquezen balkoira joatea gomendatu digu. Hara iritsi, sarrera doan, baina kamera CUC 1. Bertara sartzean “Mikel” desagertu da. Balkoian gaudela, eguzkia zelan gordetzen den ikusi dugu eta Javier izeneko musikari bat ezagutu dugu. Musikaz, Euskal Herriaz eta denetarik piskat aritu gara. Santiagoko eskailerarik famatuenak erakutsi dizkigu, baita ikasle garaietan Fidelen etxea izandakoa ere, “Casa de las Tradiciones”…

Fidelen ikasle garaiko etxea goian
Velazquezen balkoitik, iluntzen

Eskailerak, behean

Iluntzen dagoeneko, Javier horrekin geunden bitartean ez digu beste inork txapa eman. Dolores plazara itzuli, eta Isabelitan kafe bana hartu dugu hiruok, ondoren mojito bana (A-k ez, nahiz eta ondoren bat konpartitu). Tipoak alde egin du nahiko hitz egin eta bihar emango duen kontzertura joateko eskatu ostean; A-k eta biok, poliki-poliki hotelerako bidea hartu dugu. Eguraldia, primerakoa.

Hotelean, interneterako txartel bat erosi (ordu 1, 6 CUC) eta gelara igo gara. Komunetik pasa, egunekoa idazten hasi, eta tontotzen hasi aurretik, internetera jaitsi gara. Teklatu madarikatuarekin gora beherak izan ditugu. Bucanero bi (3,20CUC) hartu eta bertan ibili gara ba, egunkariak eta posta begiratzen. Berri gutxi gaurkoan. Lotara igo, eta kexitok eta bonboiak janda, idaztera. Orain logura ikaragarriz, lotara. Permesso!!


Horrela topatu ditugu maindireak...

No hay comentarios:

Publicar un comentario