2011/01/03

Bigarren zatia

Idatzi gabe igaro ditudan 40 minutuak oso mugituak izan dira. Gu baino bi fila aurrerago doan tipa bat, afaria ekarri dutenean oihuka hasi da, ezin zuela arrautzik jan eta gose zela. “Kamarero”ei deika oihu eta kolpeka aritu da. Guri atera diguten menua: pasta maionesa pixka batekin, eta albondigak patata eta menestrarekin. Ondoren napolitana bat eta tea. Nahiko ona dena.

Harira; tipa oihuka zegoela, beste puntatik emakume bat altxatu eta pailazo bat zela esan eta jendeak txalo egin dio…gure pareko emakume poloniar batek argazkia ere atera dio. Azafato pila azaldu dira eta bazkarian arrautza egotea ezinezkoa zela esan diote, eta hark “que se muera mi madre si miento” eta horrelakoak bota ditu. Handik 10 minutura lasaitu eta barkamena eskatu du. Gure parean doan neska ere urduri xamar doa; hotzez dago eta A-rekin hizketan aritu da.

Hegaldia nahiko kaotikoa guretzat ohiko denerako. Jendeak poltsa ikaragarriak daramazki eskuko ekipai gisa; baten bat DVD gailu erraldoiarekin igo da abioira, kartoizko kaxa eta guzti. Goiko konpartimenduak lepo, eta pasillotan poltsa ugari. Abioia atera denean, zenbaitek txalo egin dute, eta uhala jantzita behar zenean jendea atzera eta aurrera ibili da abioian zehar…

No hay comentarios:

Publicar un comentario