2010/03/03

15. Part XIV. Reykjavik

Gelara igo, 417.a portzierto, eta telepredikatzileak jarrita erdi lo geratu gara….20:30tan jaitsi gara buelta bat ematera, pentsa. Laugavegurretik jaitsi gara, Tjörninen eguzkia izkutatzen harrapatzen saiatu baina ezin. Alde zaharrean gora eta behera, eta kaira heldu garenerako ilun.


Goian, eliza katoliko bat. Islandian gehiengoa Luteranoa da.


Alde zaharreko bista bat, behean, kaiko ikuspegi batzuk.



Fresko dago, baina ez aurrekotan bezainbeste; nabari da udaberria heldu dela. Buelta Laugavegurretik egin ordez, paralelotik egitea erabaki dugu, eta ondo erabakia gainera, sorpresa bat baino gehiago hartu dugu eta. Baga, eraikinak; etxe zaharrak barra-barra. Biga, pub irlandar bat non pote bat hartu dugun (bi birra 1300 IKR); higa, sex-shop pare bat (arraro egiten zitzaigun halako toki hotz batetan jendeak honekin ez berotzea) eta azkenik “10-11” 24 orduz zabalik dagoen super horietako bat. Hemen zuzenean segurata arduratzen da dendaz (Securitas). Hauek atzo ogia utzi zigutenez, gazta eta urdail azpikoa erosi ditugu, txokolate pixka bat postrerako eta edaria gaua bustitzeko.

Gelara igo gara; telebistan ez dago ezer, beno bai, telepredikatzaileak eta musika katean Lady Gagá. Ez nuen Lady Gagá ezagutzen hona etorri arte, eta "Poker Face" abesti sosoa iruditzen bazitzaidan ere, entzutearen poderioz, geroz eta atseginagoa egiten zait. Gainera betirako lotuko ditut, abestia eta Islandian igarotako egun onak... Sandwitxa jan, tragoxka bat bota, eta aspirina bat hartu (siestatik ez nabil oso katoliko) badaezpada. Beno, bihar azken eguna Islandian (oraingoz).

No hay comentarios:

Publicar un comentario