2010/03/03

14. Part XIII.Apirilak 13. Zorrak kitatzera

Gaur ni izan naiz lehena; kostatu zaio ur beroari, baina azkenean atera da. Fresko samar dago komuna hala ere. 9:15tako edo gosaltzera jaitsi gara. Atzo Borgarneseko gasolindegiko portugal/brasildarrak daude. Gosaria oso ondo, buffet gisa, saltxitxa eta beansak barne. Falta diren bi gauak hemen ere egitea erabaki dugu, nahiz eta etzi 4ak aldera edo alde egin beharko dugun. Bihar goiz oheratu, eta zeozer deskantsatu behintzat.
Autoraino ailegatu, ez dira oraindik 10:05ak, eta osorik eta isunik gabe topatu dugu. Autoan sartu eta Þingvellir ingurura joan gara, berriz ere. Aurreko astean 20 minutuko bisita egiteko aukera izan genuen; gaurkoan, presarik gabe, ordu bete baino gehiago pasa dugu bertan. Aurreko bisitan ikusi ez genituen hainbat gauza ikusi ditugu orain: paramentuko bilerak egiten zituzten tokia, zigorretarako erabiltzen zuten putzua eta ur-jauzia…Eguraldia ere askoz hobea izan dugu gaur.



Hona hemen Þingvellir parkeko ikuspegi batzuk.

Hemen, AlÞingia biltzen zen.


Paseo ederra egin dugu bertan, eta ondoren, baina beste errepide batetatik, Geysirrera joan gara. Zuzenean bazkaltzera gainera. Ibiltzeak gose eman digu antza. Albondigak arrozakin eta pizza erdia. Postrerako txokolatezko pastel ederra. Gero denda begiratzera sartu eta amarentzat zerbait erosi dut, eta Joserentzat txupito baso bat. Autoan laga, eta Strokkur berriz ikustera joan gara. Kristoren haizea, betiko lez. Putz egiten ikusi dugu, eta alde egin dugu handik. Erabaki dugu ez garela ur-jauziak ikustera joango, eta Selfosserako bidean ea Kerið ikusteko aukerarik dugun; ondo begiratuko dugu oraingoan…



…eta nahiz eta pasa egin garen, Iraitz bizkor ibili da, eta topatu dugu. Buelta erdia eman, eta bai, bertan zen, karretera ondoan, urez beteriko kraterra. Hondarrak kolore bitxiak dauzka hemen. Haizeak ere majo jotzen du. Aurreko asteko helburua beteta, Reykjavikerako bidea hartu dugu. Egia esan, trafiko dezente topatu dugu errepide zati honetan. Gaur jai eguna izanda, jendeak bihar lana eitteko, etxera itzuli beharko…autoa hoteleko aparkalekuan gorde dugu. Ondo, kezka gutxiago. Goiz da oraindik...

No hay comentarios:

Publicar un comentario